Kalitatea kudeatzeko sistema Unamuno BHI-an
KKS kudeaketa sistema bat da gure Ikastetxean etengabeko hobekuntzarako prozesuak bultzatu, erraztu eta suspertzeko asmoz.
2004 Ikasturtetik aurrera Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzea erabaki zen, horretarako Hezkuntza Sailak eginiko deialdian parte hartuz. 2004/2005 eta 05/06 ikasturteetan Sistemaren diseinua eta ezarpena burutu ziren. Azkenik, 2006ko Maiatzan , Auditoretza bat izan ondoren, Kalitate Hezkuntza izeneko ziligua lortu zen.
2008ko Urtarrilean Hezkuntzako Ikuskaritzak egin zigun bigarren auditoretzak
ziurtatu zuen Miguel de Unamuno Ikastetxean Kalitate Sistemaren ezarpen egokia.
Prozesu guzti honetan, Ikastetxearen irakasle taldeak definitu egin ditu gure Helburua, Ikusmena eta Ildo Estrategikoak ( ik. Dok.) bai eta gure Konpromisuak ( ik. Dok.) kalitatea eta etengabeko hobekuntzaren aldeko gure apustua ziurtatu egiten dutenak.