Gobierno Vasco

 

 

Elkarbizitza proiektua

Elkarbizitzarako hezkuntza, honek garrantzia handia baitu hezkuntza-komunitatekide guztien ongizatean, baita ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu akademikoan ere, helburu bihurtu da.

Hori dela eta, aurreikusteko moduko gatazka-egoerei aurre hartzeko mota orotako baliabideak hezkuntza-komunitateari sustatzea dagokio. Horrela, zentroko giro ona ahalbidetu eta eskola-bizitza era ordenatu eta atseginez jardutea lagunduko du eta, ondorioz, ikaste-irakaste prozesuari eskainitako denbora gehitzea ere bai, honek ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoaren onerako izango delarik.

Errealitate hau kontutan hartuz, UNAMUNO institutuak Elkarbizitza Proiektua dauka eta  Elkarbizitza-Behatokia eratu egin dugu aurten.

 

Zergatik elkarbizitza-proiektua?


1.Eskola-komunitateko kideen arteko harremanak hobetzeko
2.Barnean hartzen dituelako xede garrantzizkoak: berdintasuna, gatazken konponketa, ezberdinak direnen arteko komunikazioa …
3.Partaidetza eta eskola-komunitateko kide sentitzea sustatzen duelako.

Urteko elkarbizitza-plana (UEP)


1.Ikastetxearen Urteko Planean sartzen da.
2.Bere eraketan hezkuntza-komunitate osoak hartzen du parte: ikasleak, irakasleak, familiak, administrazio eta zerbitzuetako langileak.
3.Hausnarketa-prozesu baten emaitza  da.
4.Ebaluatu eta berrikusi egiten da urtero.



Elkarbizitza-behatokia (EB)


1. Elkarbizitza zaintzeko organoa da.
2. Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea da bere funtzioa.
3. Eta helburua,  komunitatekide guztiak baloratuak direla sentitu dezaten lortzea, baita guztiei entzun egiten zaiela adieraztea eta partaide direla sentiaraztea. Halaber erabakiak hartzeko orduan ardurarik badutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla ere bai.

 

 

 

Elkarbizitza: gure definizioa

 

© I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I.
Telefonoa: 944002700 | Fax: 944002733 | secretaria@iesunamuno.net