Bibliotekako ordutegi eta zerbitzuak
Miguel de Unamuno BHIko Bibliotekak, zentruko ikasle guztien eta baita irakasle eta ikasle izandakoetzat irakur-leku zein ikas-leku izateaz gain, zerbitzu hauek eskeintzen ditu:
• Egunkariak eta aldizkariak: Eskura daude egunkari zein aldizkari ugari, bai euskaraz eta bai gazteleraz, eskola-karneta erakutsiz erabili ahal izateko(Habe, Elhuyar, Nathional Geografic, Natura, Geo, Muy Interesante, Historia, Descubrir el Arte, Cinemanía, etab.).
• Kontsulta materiala: Erabilgarri daude: hiztegi, entziklopedia, testu-liburu, Selektibitate froga, azterketa bereziko froga eta bekak, etab.
• Mailegu zerbitzua: Bibliotekak fondo ugaria du, bai autore klasiko eta bai gaur egunekoak ere, gazteleraz, euskeraz, ingelesez eta frantsesez, erabiltzaileek mailegu bidez erabili ahal izateko.
• Bideoak eta DVDak
• Erreprografia zerbitzuak: Behar izanez gero, kontsulta- materiala atera daiteke fotokopiatzeko, beheko solairuan dagoen auto-fotokolopiadora erabiliz.
• Ordenagailuak: Erabiltzaileek Bibliotekan dauden ordenagailuak erabil ditzakete.
• Ohar orria: Bibliotekaren erabiltzaileek eskuratzeko ohar orri bat daukate mailegu zerbitzuari obrak eransteko.
Ordutegia: lan-egunetan eskola orduetan ( egunezko zein gauezkoentzat)
