Jantoki zerbitzua1. Funtzionamendua
Ordutegi horretan, zerbitzua erabiltzen duten ikasleek derrigorrean egon behar dute ikastetxean. Familiaren justifikantearekin eta jantokiko arduradunaren baimenarekin baino ezin izango da irten ikastetxetik.
Ikasleen zerbitzu erabileraren lekuak hauexek: patioa, biblioteka, beheko solairua eta sotanua.
2. Leku eta jateko txandak
Bi jate-txanda eskeintzen dira astelehen, astearte eta ostegunetan, eta txanda bakarra asteazken eta ostiraletan.
3. Jantokiko erabilera eta bizikidetzako arauak
• Goizeko ikastorduak amaitu eta arratsaldekoak hasi bitartean, ikasleek ezin izango dute Institututik irten, Jantoki Zerbitzuaren ardura duten pertsonen baimenik gabe.. • Ezin da ezer apurtu edo txarto tratatu, nahita edo arauak urratuz. • Oinarrizko arau hauetako edozein urratzen bada (hutsegite arinak, larriak edo oso larriak), Zentroko AJAren disziplinazko araua aplikatuko da. Arau hauek betetzen ez dituen portaera desegoki bat gertatzen denean, jantokiko arduradunak, hitzez amonestatuko du ikaslea. Ikasleak berriro huts egingo balu portaeran, gurasoak jakinaren gainean jarriko dira( I.Eranskina) zuzentze-neurria adieraziz.
Hutsegite larri edo oso larriak edo zuzendu gabeko portaerak Zentruko Zuzendaritzan tratatuko dira, eta, hala balitz, prozedura edo espedientea zabalduko du, ikasleari eskubide hori ukatzeko beste zuzentze-neurri batzuen artean, beti ere, ikasleen eskubide eta eginbeharren Dekretuaren arabera. 4.- Enperesa eta menuak
Gaixotasun bereziak dituzten ikasleek, ( alergiak, dibetikoak eta abar) aparteko menua izango dute. Horretarako ezin bestekoa da kutsoaren hasieran edo gaixoa sortzen denean, agiri medikoa ekartzea, beharrrezko diren berezitasunak adierazita.
Familiek jakitun egon daitezen hiru hilabeteko bakoitzeko hasieran menuak jarriko dira web orrialdean eta ikaslei emango zaie egunero izango duten menuak.
5. Langileria
Sukaldeko langileak eta begiraleak menuak hornitzen dituen enpresak kontratatzen ditu, eta horien kopurua mahaikide kopuruaren araberakoa da.
6. Kuotak
Kuotak desberdinak izan daitezke, egoera hauen arabera:
Beka eskatzen duten mahaikideek behar diren kuotak ordainduko dituzte, beka hartu arterainokoak, zeinetan itzuliko zaizkien ordaindutako kuotak
Familia batek ez duenean ordaintzen hileko kuota bat, zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du hurrengo hileko batetik zenbatzen hasita, ordainketa atzeratu izana justifikatzen duten arrazoiak jakinarazten duenean izan ezik. Hala ere, aldez aurretik idatziz jakinaraziko zaio hori familiari.
Eskubidea galtzeak edo zerbitzuari uko egiteak ez dakar zor diren zenbatekoak ordaindu behar ez izatea.
Zerbitzutik baja hartu nahi duen familiak, idatziz eta 15 eguneko epearen barruan adierazi beharko dio jantokiko arduradunari eta bere efektua adierazi den hilaren azkeneko eguna izango da. Eskola Kontseiluak, Eskola Jantokien Zerbitzuaren lege-arautegiarekin bat etorriz, onartu zuen “inolaz ere ez dela itzuliko joan gabe utzitako egunei dagokien kuota”. 7. Asistentzia eta hutsen justifikazioa
Menua ikaslearen gustokoa den edo ezaren arabera ez dira hutsegiteak justifikatuko
Familiek astero izango dute ikasleek jantokira egindako huts guztien berri, justifikatuak izan edo ez izan. Gainerako faltetan erabilitako prozedura berbera erabiliko da hauetan ere.
|