Gobierno Vasco

Helburua, Ildo estrategikoak eta Ikusmena

Bilboko Unamuno Institutuak ondoko helburu nagusia du:

 

ikasleei kalitatezko hezkuntza osoa eskeintzea, ikasketak jarraitzeko beharrezkoak diren ezagutza, ahalmenak eta eskumenak eskeitzen dituena; baita eskubideak eta beharrak arduratsuki betetzeko lagungarriak diren baloreetan hezitzen duena ere.

 

Helburu hau betetzeko hurrengo  lan ildoak garatuko ditu:

 

1.- Gelako ikaskuntza irakaskuntza prozesuak hobetu:

 

1.- tutoretza ekintza indartuz,

2.- ikasleenganako ohiturak eta ikasketa-teknikak bultzatuz,

3.- irakaskuntzaren hobekuntzarako ebaluaketa sistemak indartuz,

4.- metodologiaren berrikuntzarako proiektuak garatuz,

5.- teknologia berrien erabilera gehituz,

 

hauxe guztia hausnarketa kritiko eta norberaren ahalegina hobetzen eta bultzatzen dituen testuinguruak lagunduta.

 

2.- Ikastetxeko talde guztiak (ikasleria, irakasleria, administrazio eta zerbitzuetako langileak)  inplikatu elkarrekiko begirunea areagotzen, haien beharrizanak onartzen eta elkarbizitzaren arauak betetzen.

 

3.- Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua garatu, bertan euskeraren erabilera ikastetxe  esparru guztietan eta  Eskola Komunitateko kide guztien artean indartuz.

 

4.- Ikastetxeko talde eta maila guztien partaidetza, koordinaketa eta komunikaziorako bide guztiak hobetu:

  

1.- bai ziklo eta bai etapen arteko koordinaketa sistematizatuz,

2.- familiak  inplikatuz eta haien seme-alaben heziketan esku hartzea eskatuz,

3.- mintegien arteko proiektuen garapena bultzatuz,

4.- zentroko organoen batzarretako lana eta prestakuntza, erabakien hartzea eta geroko komunikazioa eraginkorragoa eginez.

 

5.- Ahalik eta autonomia mailarik gorena lortu:

 

1.- Ikastetxearen antolamenduan,

2.- baliabideen kudeaketan,

3.- argitasunez, eraginkortasunez eta malgutasunez,

4.- etengabeko hobekuntzarako ebaluaketa tresnak ezarriz.

 

6.- Berrikuntza proiektuei begira irakasleriaren formakuntza bultzatu eta erraztu, Ikastetxeko benetako eskakizunak eta beharrizanak zeintzuk diren kontutan hartuz.


7.- Ikastetxeko ekipamendu eta instalazioak hobetu beharrezko azpiegituraz hornituz. Era berean garapen iraunkorra eta ingurugiroaren begiruneakontutan hartuz Eskola Komunitatearen kide guztiak instalazioen zainketan eta haiekiko begirunean inplikatu.

 

 

Gure Azkeneko Helburua 2011. urterako hurrengo lan esparrutan lortutako emaitzengatik onetsia izango den Ikastetxe bat izatea da:

 

1.- Beraien ikasketak  bukatzen  dituzten  ikasleak, ahalmen kritikoa, diziplina, lanerako jarrera  eta ikasteko ahalmena dutenak.

2.- Taldeko lanean eta koordinaturik aritzen diren irakasleak, era horretan etapa bakoitzeko ezagupen mailarik onena bermatzeko.

3.- Ikasleriaren hizkuntza ahalmenen garapena, batez ere euskerari dagokioenean. 

4.- Familien, ikasleriaren, irakasleriaren eta administrazio eta zerbitzuetako langileriaren arteko komunikaziorako giro egokia.

5.- Eraginkortasunez, instalazio onak eta gizartearen aldaketak aurreikusteko eta haiei egokitzeko  gaitasunez hornitutako Ikastetxea.

 


Hau guztia, hizkuntza, ideologia eta kultura esparruetan, kalitatezko eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako Ikastetxe anitz baten barruan.

 

© I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I.
Telefono: 944002700 | Fax: 944002733 | secretaria@iesunamuno.net