Gobierno Vasco

Normalkuntza proiektua

Normalkuntzaren helburua euskararen erabilera hedatzea da. 1982an Euskararen Normalizazio Legea onartzen da.

Azken urteotan, Unamuno BHIan euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutzan eta erabileran  ahalegin handiak egin ditugu.

Orain arte emandako urratsak sendotu nahian eta ikastetxe mailako Hizkuntza Normalkuntza ahalbideratzeko Plan osatu berri baten beharra ikusi dugu, eman diren proiektu partzialak bildu ez ezik, hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaide helduen (irakasle, guraso, monitore, ...) arteko harreman-bizitzan eragile izan asmoz.

Plan osatu hau, ikastetxean euskarak duen errealitate soziolinguistikoa aztertzetik abiatu da. Horretan oinarrituz finkatu dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak, beti ere, kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein baliabideak eskainiz.

Plan honek hiru eremutan izan behar du eragina:
1 . Ikastetxearen antolamenduan
2 . Ikastetxeko kide guztien euskararen prestakuntza eta
erabilpenean.
3 . Eskolaz kanpoko ekintzetan

Hau dena ahalbideratzeko Ikastetxeak Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Tekniko (HNAT) bat izendatzen du, eta Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNB) osatu da. Batzorde hontako partaide dira irakasle, guraso eta ikasleen ordezkariak. Eurak dira denon artean adostutako helburuak aurrera eramateko dinamizatzaile eta arduradunak. Baita ere ikasturteko planan agertzen diren Ebaluazio Adierazleen behatzaileak.

 

Baliabideak

Ulibarri programa


Zuzentzaile ortografikoa


Euskalbar


Eletzen blogspot

© I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I.
Telefonoa: 944002700 | Fax: 944002733 | secretaria@iesunamuno.net